[FINALIZADO]: Helduen Antzerki Tailerran izena emateko epea irekita

  • Atera ezazu barruan duzun artista!
  • Betidanik antzerkia egin nahi izan baduzu baina ez badakizu nondik hasi…
  • Zeure burua adierazi nahi baduzu, libre sentitu, hazi, ezagutu, zeure burua aurkitu…
  • Irudikatzen duzuna egia bihurtu, beste bizitza batzuk bizi eta mila alderdi, sentsazio eta emozio sentitu nahi badituzu…
  • Dagoeneko aditua bazara eta arte honek liluratzen bazaitu…
  • Zure alderdi sortzailea askatu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu adierazpide bat.

EMAN IZENA ANTZERKIAN!

Horretarako, hainbat tresna ezagutu, ariketak egin, barre egin, emozionatu eta gugandik eta besteengandik ikasiko dugu.
Proiektu bat aukeratuko dugu, bertan pertsona bakoitzak bere aukerak gara ditzan, eta 2020ko otsailaren amaieran estreinatuko dugu.

IKASTAROKO IRAKASLEAK ONDORENGO ANTZELEAK IZANEN DIRA:

IRATXE GARCÍA URIZ:

Besteak beste, ondorengo antzezlanen muntaian
parte hartu du: “Medida por medida” José Padillaren zuzendaritzapean, “La discreta Enamorada” Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean edo “La importancia de Llamarse Ernesto” Alfredo Sanzolen zuzendaritzapean. 2004-2005 ikasturtean, irakasle-laguntzaile gisa prestatu zen Nafarroako Antzerki Eskolan. 2005etik 2008ra, dramatizazio modulua eman zuen ikastetxeetan. 2009tik hona, Aranguren Ibarreko haur eta gazteen antzerki tailerra eman du.

LEIRE RUIZ:

Besteak beste, ondorengo antzezlanen muntaian parte hartu du: “Medida por medida” José Padillaren zuzendaritzapean, “La discreta Enamorada” eta “Nosotras” Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean edo “La importancia de Llamarse Ernesto” Alfredo Sanzolen zuzendaritzapean. Bestalde, telebistan ETBko “Vaya Semanita” edo “Nekane Amaya: mi gran boda Gitana” programetan parte hartu du.

  • 16 URTETIK GORAKOENTZAT (IBARREAN ERROLDATUAK)
  • Iraupena: Urriaren 19tik otsailaren 23ra.
  • Ordutegia: Larunbat goizetan, 11etatik 14etara. Otsaileko azken astean antzezlanaren entsegu orokorrak eginen dira (gutxi gorabeherako ordutegia 20etatik 22etara), astelehenetik ostegunera. Antzezpenak otsailaren 21ean, ostirala, 22an, larunbata, eta 23an, igandea, eginen dira.
  • Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxea.

Izen-ematea doakoa: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko harrera mahaian: urriaren 2tik, asteazkena, 9ra arte, asteazkena, 11etatik 13etara eta 17etatik 21etara, astelehenetik ostiralera. 20 pertsona gehienez.

INFORMAZIO GEHIAGO KULTUR ETXEAN
  • Helbidea: Eguzki Enparantza z/g. Mutiloa
  • Telefonoa: 948 29 14 89
  • Helbide elektronikoa: cultura@aranguren.es
  • Facebook
  • Twitter
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X