HIRI KANPALDIA 2020

Zuengana jotzen dugu Aranguren Ibarreko Hiri Kanpalekuaren 2020ko edizioaren berri emateko.

Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoa lanean aritu da uda honetako hiri-kanpalekua ahalik eta modurik onenean eta ahalik eta berme handienarekin antolatzeko. Argi dago beste urte batzuetakoekiko aldaketak izango dituela oraingo osasun-egoera dela eta, baita uneoro Nafarroako Gobernuak jarduera hauetarako ezartzen duen araudira, NUKFak  jakinarazten dizkigun oharpenetara eta Osasun Publikoko Institutuak zehazten dituen jarraibideetara egokitu beharko duela ere.

Aranguren Ibarreko Udalak erantzuna eman nahi izan dio Aranguren Ibarreko familiek lana eta familia uztartzeko egiten duten eskaerari. Horregatik, lehentasuna izango dute bi gurasoak udan lanean ari diren familiek. Era berean, haurrei jolas-hezkuntzako zerbitzu honetan parte hartzeko aukera ere eman nahi izan diegu.

Lasai egon zaitezten, jakinarazten dizuegu kanpalekuko jarduerak behar diren higiene eta prebentzio neurriekin egingo direla. Gehienak eremu irekietan egingo dira, arau gisa gizarte-distantzia gordeko da, eta matrikulazio-unean adostutako protokoloa sinatu beharko duzue.

Hiriko kanpalekua 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da (2008-2016 bitartean jaiotakoentzat), eta Mutiloako San Pedro IPn eta Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko zenbait gunetan eginen da.

Ez da jangela-zerbitzurik egongo, baina haur bakoitzak bere janaria eramateko aukera izango du, eta higiene eta prebentzio neurriak bermatuko dira hura manipulatu eta kontserbatzeko.

Gaur egungo egoera kontuan hartuta, eta taldeen antolaketa errazte aldera, ez da aurreikusten hizkuntza-modalitatea hautatzeko aukerarik, baina, ahal den neurrian, euskarazko edota ingelesezko jarduerak egingo dira.

7 aste izanen ditu, uztailaren 13tik abuztuaren 28ra, 7:45etik 15:15era (sartzeko eta irteteko malgutasuna egongo da, goizeko 9:00ak arte eta 13:30etik aurrera). 7 aste horietatik, familia bakoitzak gehienez ere bi aste hautatzen ahalko ditu eta izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Izen-emateak eta ordainketa ekainaren 24an eta 25ean egingo dira erroldatuta daudenentzat, eta ekainaren 26an, erroldatu gabeentzat (plaza libreak badaude), 012/948 012 012 telefonora deituta (8:00etatik 19:00etara).

Prezioak honakoak izango dira asteko: haur batek 50 €; bi haurrek 87,50 € eta hiru haurrek 115,62 €. Haurra inskribatu eta zenbatekoa ordaindu ondoren, ekainaren 29an SMS bat jasoko duzue mugikorrean, uztailaren 2ra arte matrikula online egiteko estekarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Udalaren web orria: www.aranguren.es, idatzi mezu elektroniko bat rgarralda@aranguren.es helbidera edo deitu 948151382 telefonora.

 

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker