Ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrien sustapenerako laguntzak 2020

Aranguren Ibarreko Udalaren ordenantza fiskalak zirkulazio zergaren bonifikazioa arautzen du “Emisio 0 ibilgailuentzat” eta “ECO ibilgailuentzat”. Jarraian bonifikazio honen oinarriak dituzu:

“EMISIO 0 IBILGAILUAK”

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: %75 lehenengo urtean eta %50 hurrengo urteetan, zirkulazio zergaren kuotan, Aranguren Ibarrean matrikulatutako 0 EMISIO IBILGAILUETARAKO (elektrikoak, BEV, REEV, PHEV).

“ECO IBILGAILUAK”

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Aranguren Ibarrean matrikulatutako ECO IBILGAILUETAKO zirkulazio zergaren kuotaren %50a (Hibrido guztientzat, entxufagarriak izan edo ez).

  • Laguntza hau espresuki eskatu egin beharrekoa da, eta eskatzailea beharturik egongo da ibilgailuaren izaera elektrikoa edo hibrido entxufagarriarena frogatzen duen dokumentazioa ematera (ibilgailuaren fitxa teknikoa).
  • Aldeko ebazpena jaso duten eskaerek, ondorioa urte horretan bertan eta ondorengoetan izango dute.
  • Jabe aldaketa dagoen kasuetan, jabe berriak berriz ere eskatu beharko du laguntza (beti ere ibilgailuak Aranguren Ibarrean matrikulaturik jarraitzen badu).
  • Dagoeneko matrikulaturik dauden ibilgailuen kasuan, laguntza eskaera egiten den zerga-epean eta hurrengoetan emango da.
  • Edozein kasutan, ibilgailuaren behin-betiko bajarekin, beste jabe bati eskualdatzen bazaio edo behin-behineko bajarekin laguntza jasotzez utziko da. Azken kasu horretan, laguntza zergaren proportzio berean hainbanatuko da (hiru-hilabeteka).

Eskaerak udaletxeko bulegoetan edo ondorengo e-postan aurkeztuko dira: scalvo@aranguren.es

 

INFORMAZIO GEHIAGO: ARANGUREN IBARREKO UDALA

  • Mutiloa Plaza z/g 31192 Mutiloa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 24 49 46
  • Email: scalvo@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X