Udal ArloakUdal informazio orokorraUdal Informazioa

Ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrien sustapenerako laguntzak

Aranguren Ibarrean matrikulatuta dauden ibilgailu elektriko edo hibrido (BEV, REEV, PHEV, HEV) zirkulazio zergaren % 75eko laguntza jasoko dute lehenengo urtean eta % 50ekoa hurrengoetan.

Laguntza hau espresuki eskatu egin beharrekoa da, eta eskatzailea beharturik egongo da ibilgailuaren izaera elektrikoa edo hibrido entxufagarriarena frogatzen duen dokumentazioa ematera (ibilgailuaren fitxa teknikoa).

Aldeko ebazpena jaso duten eskaerek, ondorioa urte horretan bertan eta ondorengoetan izango dute.

Jabe aldaketa dagoen kasuetan, jabe berriak berriz ere eskatu beharko du laguntza (beti ere ibilgailuak Aranguren Ibarrean matrikulaturik jarraitzen badu).

Dagoeneko matrikulaturik dauden ibilgailuen kasuan, laguntza eskaera egiten den zerga-epean eta hurrengoetan emango da.

Edozein kasutan, ibilgailuaren behin-betiko bajarekin, beste jabe bati eskualdatzen bazaio edo behin-behineko bajarekin laguntza jasotzez utziko da. Azken kasu horretan, laguntza zergaren proportzio berean hainbanatuko da (hiru-hilabeteka).

Laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da betebehar fiskalak egunean izatea.

Eskaerak udaletxeko bulegoetan edo ondorengo e-postan aurkeztuko dira: scalvo@aranguren.es

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X