AlbisteakGaurkotasunaIngurugiroaUdal Informazioa

[AMAITUTA] Ikerketaren emaitzak: eguneko tximeleten jarraipena, 2017

Aranguren Ibarra bereziki gune aberatsa da tximeletei dagokienez. Ikerketa hasi geroztik, 2010tik gaur arte, Aranguren Ibarrean ezagutzen ditugun espezieak 77tik 107ra handitu dira, España osoan ezagutzen diren kopuruaren % 46, alegia.

Berriki aurkitu diren espezie batzuk: Argynnia adipe, Thecla betulae, Zerynthia rumina.
Babespean egonagatik espezie nabarmenenak: Actias isabelae eta Phengaris arion.
Iaz geroztik, jarraipen-programaren 5. urtemuga bete dugula eta, kanpainako datuak European Butterfly monitoring Scheme e-BMS datu-basean sartzen hasteko aukera izan dugu, non 20 aberri europarrarenekin baino gehiagoko datuekin batera jarriko diren; honek kontinente mailan tximeletei buruzko ikerketarako datu oso garrantzitsuak lortzeko aukera emango du.

Tximeletek pairatzen dituzten mehastuak: nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboak, urbanizatze prozesuak, habitat suntzitzeak, pestiziden erabilerak…

Zergatik mantendu eta babestu behar ditugu tximeletak?

  • Polinizatzaile garrantzitsuak dira.
  • Beste animalien bazka dira.
  • Gure ondare naturalaren zatia dira.
  • Edertasuna ematen diote gure inguruneari.

Tximeleten jarraipena boluntarioek egiten dute Zerynthia elkartearen koordinaziopean. Babeslea: Aranguren Ibarreko Udala.

 

Tximeleta oasia, Mutiloa plaza

Oasiak, bertako tximeletek elikatu eta ugaritu egin ahal izateko toki bereziak dira; bide batez, balio haundiko baliabide pedagogikoak ere bai.
Lorezaintza zerbitzutik sortua eta Ekosistemak Ikertu eta Zaintzeko Iberiar Elkartea (SIECE) eta Tximeletak eta haien Ingurunea Babesteko Espainiako Elkartearekin (ZERYNTHIA) elkarlanean.
Lurzoru txikia izanik, ekimen honekin bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan Naturgunearekin eta informazioa emango dizugu

BULETIN HONETAKO BERRI GEHIAGO IKUSTEKO

KLIKATU HEMEN

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: NATURGUNEA

  • Helbidea: Mutiloa Enparantza z/g, lehenengo solairua p.k. 31192 Mutiloa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 15 13 82
  • Fax: 948 24 34 91
  • Helbide elektronikoa: medioambiente@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X