
[FINALIZADO]: Inauteriak 2020 Mutiloan – Ordutegiak.
Ostiral honetan, Otsailak 21, Zaramaluzeren inauteriak ospatuko dira Mutiloan aurreko urtean bezala.
Zaramaluze, Gongorako zabortegiaren erraietan jaiotako munstroa, Mutiloako kaleetan barna libre ibiltzen saiatuko da baina sorginak, abeltzainak eta ibarreko gainontzeko biztanleak hori ekiditen saiatuko gara.
EZ DUGU GURE IBARREAN ZABORRA NAHI! ZARAMALUZE KANPORA!
Zaborraren kontrako borroka honetan lagun gaitzazu!
Otsailak 21, ostiralarekin, arratsaldeko 18:30etan, txokolatada eta 19an kalejira hasiko da. Etorri baserritarrez edo abeltzainez jantzita!
Pertsonaia gisa parte hartu nahi baduzu, pasa zaitez Aranetxea-tik. Ziur pertsonaia aproposa daukagula zuretzat!!
