EuskaraUdal Informazioa

[AMAITUTA] Irakurzaletasuna sustatzeko programa: Irakurri, Gozatu eta Oparitu 2018

Aurtengoa, egitasmo honen laugarren edizioa izango da Ibarrean, eta martxoaren 12tik maiatzaren 31ra egongo da martxan. Euskaltzale elkarte, liburutegi publiko eta liburu dendek elkarlanean antolatutako egitasmo honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  1. Irakurri Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  2. Gozatu Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  3. Oparitu Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo
    norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu.

Gainera, apirilaren zein maiatzaren bukaeran, programan parte hartu duten pertsonen artean 30 euroko erosketa txekeen zozketa egingo da.

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

Euskara Zerbitzua

  • Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
  • Telefonoa: 948 151 382
  • Email: euskera@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X