
[FINALIZADO]: Irakurzaletasuna sustatzeko programa: Irakurri, Gozatu eta Oparitu 2020

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru
pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:
- Irakurri Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
- Gozatu Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
- Oparitu Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
EUSKARA ZERBITZUAREN 33. BULETINEAN AGERTZEN DEN INFORMAZIOA
