
Izenburu berriak gurasoentzako liburu mailegu zerbitzuan 2019ko irailerako
Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutakoa.
Gizarte Zerbitzutik zuen seme-alaben eguneroko heziketan laguntzen ahal dizueten zenbait libururen irakurketa aholkatzen dizuegu. Gainera erosi beharrik gabe irakurri ahalko dituzue.
- Horretarako, liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Liburuak hiru asteko epean hartu daitezke eta luzapenerako aukera dago.
- Baten bat erreserbatu nahi baldin baduzu, ondorengo loturan aurkituko duzun mailegu eskaera betez egin ahalko duzu: http://www.aranguren.es/eu/prestamo-de-libros-para-padres-y-madres/ edo Gizarte Zerbitzura hurbildu eta bertan eskaera hori bera eman.
Oraingoan bi irakurketa hauek sartzen dira katalogoan.

“Cómo hablar para que sus hijos le escuchen y escuchar para que sus hijos le hablen”
Bakarrik gaztelaniaz eskuragarri
Egileak: Adele Faber eta Elaine Mazlish.
Itzulpena: Gemma Fors.
Ezaguna egiten al zaizue egoera hau?
Semea edo alaba: Ama beroak nago
Ama edo aita: Hotz egiten du. Ez kendu jertsea.
Semea edo alaba: Baina ama, egosita nago!
Ama edo aita: Jertsea ez kentzeko esan dizut!
Semea edo alaba: Ni bero naiz.
Liburu honetan gure seme-alabekin egunerokoan bizi ditugun egoerei aurre egiteko gakoak topatuko ditugu. Kapitulu ezberdinetan zehar, familia ezberdinek bizitako adibide eta komikien bidez, gure seme-alabekin egunerokoan bizi ditugun egoerei erantzuteko modu ezberdinak aurkeztuko zaizkigu. Osorik irakurri gabe ere, gozatzeko liburu dinamiko eta interesgarria da..

“Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua”
Bakarrik euskaraz eskuragarri
Egilea: Asia Citro.
Itzulpena eta zuzenketa: Maddi Aranguren Zubimendi eta Ane Goenaga Unamuno (Elhuyar).
Liburu honek guraso eta irakasleak gidatu egiten ditu haurrek pentsaera zienti koa izan dezaten.
Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri.
Liburuan jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak daude, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela umeengan intuizioa, eta gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten.
Liburuko 100 ariketa praktikoak zortzi kapitulutan banatuta daude: Landareak eta haziak, ura eta izotza, lizuna, bakterioak eta onddoak, ingeniaritza, janaria eta gozokiak, bikarbonatoa eta ozpina, ingurumen-zientzia, bizidunak.
Hemen ikus ditzakezu liburuan oinarritutako zenbait esperimentu: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ ahoz-aho/bideoak/osoa/5291926/bideoa-jakinmina- duten-umeentzako-esperimentuak-/
BILDUMAN IZENBURU HAUEK SARTZEN DIRA:

“Guía de ocio en familia”
Egileak: Lucía Liédana, Teresa Jiménez, Esther Gargallo eta Estefanía Estévez

“Recurso para educar en emociones”
Remedios Gonzálezena

El TDAH. ¿Qué es, qué lo causa, cómo evaluarlo y tratarlo?
Egileak: Rocía Lavigne eta Juan Francisco Romero

“Mi pareja NO me escucha”
J. Amador Delgadorena

“Mi hijo no me obedece. Soluciones realistas para padres desorientados”
Cristina Larroyrena

“Estimado hijo: lo he hecho lo mejor que he sabido” Cartas para mi hijo adolescente
Juan M. Fernández Millán , Pilar Serrano Peña

“Adicción a las nuevas tecnologías en adolescentes y jóvenes”
Francisco Javier Labrador Encinasena

“Los padres y el deporte de los hijos”
Francisco José Ortín Montero
