[AMAITUTA] Izenburu berriak gurasoentzako liburu mailegu zerbitzuan 2019ko martxoan, apirilan eta maiatzan

Gurasoei liburu irakurketa errazteko mailegu zerbitzua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutakoa.

Gizarte Zerbitzutik zuen seme-alaben eguneroko heziketan laguntzen ahal dizueten zenbait libururen irakurketa aholkatzen dizuegu. Gainera erosi beharrik gabe irakurri ahalko dituzue.

  • Horretarako, liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Liburuak hiru asteko epean hartu daitezke eta luzapenerako aukera dago.
  • Baten bat erreserbatu nahi baldin baduzu, ondorengo loturan aurkituko duzun mailegu eskaera betez egin ahalko duzu: http://www.aranguren.es/eu/prestamo-de-libros-para-padres-y-madres/ edo Gizarte Zerbitzura hurbildu eta bertan eskaera hori bera eman.

Oraingoan bi irakurketa hauek sartzen dira katalogoan.

“Estimado hijo: lo he hecho lo mejor que he sabido” Cartas para mi hijo adolescente

Juan M. Fernández Millán , Pilar Serrano Peña

Estimado hijo: lo he hecho lo mejor que he sabido, guraso eta seme-alabak elkarri hurbiltzeko lana da. Guraso guztiek beren seme-alabei esan nahi dizkieten ideiak biltzen ditu, baina adierazten ez
dakiten edo hitzetan agertzera ausartzen ez diren ideia horiek. Egileek hausnarketa eragin nahi digute: gure seme-alabei gure aholku, ezezko eta haserreen atzean zer dagoen nola ulertarazi. Azken finean, guraso eta seme-alaba nerabeen arteko harremana hobetzen saiatzen da. Lan honetan gurasoek seme-alabekin komunikatzeko bide gisa idatzitako gutunak aurki ditzakegu. Bertan azaltzen dira denok guraso gisa izaten ditugun kezka eta nahiak. Nerabeek euren gurasoei idatzitako gutunak ere badaude; horien bidez bizitzako garai horretan seme-alabak duten mundu konplexua antzeman daiteke.

“Los padres y el deporte de los hijos”

Francisco José Ortín Montero

Noraino busti behar dut nire seme-alaben kirolean? Motibatzea eta presioa egitearen arteko marra mehea. Kirola haur eta gazteak hezteko tresna bat da.Kirola egiteak aukera ematen du harremanak
sortzeko, helburuak zehazteko, baliabideak erabiltzeko eta, azken finean, norbanakoaren balio pertsonal eta sozialen garapen hoberena lortzeko. Gurasoak kirolariaren formazio egokirako elementu gakoa dira. Beren portaerarekin, komunikazio eta laguntza egokiarekin, seme-alabei bide horretan laguntza eskaintzen ahal diete. Gida hau egunero beren seme-alaben kirola hurbiletik bizi duten gurasoentzako da. Kirolari hori hobeto ulertzeko informazioa eskaintzen du: bere ezinegonak, helburuak, motibazioak eta bere aurrerapenak, esfortzuak eta lorpenak hobeto ulertzeko.

BILDUMAN IZENBURU HAUEK SARTZEN DIRA:

“Guía de ocio en familia”

Egileak: Lucía Liédana, Teresa Jiménez, Esther Gargallo eta Estefanía Estévez

“Recurso para educar en emociones”

Remedios Gonzálezena

El TDAH. ¿Qué es, qué lo causa, cómo evaluarlo y tratarlo?

Egileak: Rocía Lavigne eta Juan Francisco Romero

“Mi pareja NO me escucha”

J. Amador Delgadorena

“Mi hijo no me obedece. Soluciones realistas para padres desorientados”

Cristina Larroyrena

“Adicción a las nuevas tecnologías en adolescentes y jóvenes”

Francisco Javier Labrador Encinasena

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa
(Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker