Kirol ZerbitzuaUdal Informazioa

[AMAITUTA] Kirol jardueretan plaza libreak betetzeko aurreizenemateak (2.txanda) 2018/2019 ikastaroa

Udal Kirol Egitarauaren jarduerarako plaza libreak betetzeko aurreizenemateak Urtarrilaren 15 eta 16an izango da.

JARDUEREN PROGRAMA IKUSI

IZEN-EMATEAK:

Ondorengo telefonoetara deituz: 012 edo 948 012 012

Ordutegia: 8:00etatik 19:00etara

2018 urtarrilaren 15 eta 16an

Kirol jardueretako 2. lauhilabetekoa otsailaren 4ean hasiko da.

IZEN-EMATEKO PROZEDURA

Izen-ematea arintzeko, komunikatzaile bakoitzak soilik familia unitate bereko kideak inskribatu ahalko ditu. Deia egiterakoan ondorengo datuak eman beharko dira:

  • Jarduera (maila eta, hala izanez gero, euskarazko taldea izatea aukera daiteke, baina ez taldea edo ordutegia)
  • Jardueran parte hartu behar duen pertsonaren izena, abizenak, jaiotze data eta Nortasun Agiriaren Zenbakia (izango balu)
  • Parte hartzailea adin-gabea izanez gero, guraso edota tutorearen izenabizenak.
  • Helbidea, posta kodea eta telefono zenbakia (SMS bidezko oharrak errazteko, eskuko telefono baten zenbakia ematea eskertuko dugu)

PLAZAK BANATZEA

Jarduera bakoitzean libre dauden plazak esleitzeko ordena ezartzeko aurretiko izen-ematea egindakoen artean zozketa egingo da. Hasieran, zozketa ibarrean erroldatutakoen artean egingo da, ondoren erroldatuak ez baina instalazioetan abonatuak direnekin eta, azkenik, gainerakoekin.
Behin zozketa eginda, emaitzaren arabera ordenatutako pertsona guztien zerrenda jarriko da ikusgai.
Abenduan zehar igerileku estaliko jarduera eta igeriketa taldeen plazak beteko dira, eta urtarrilean gainerako jardueretakoak, aurretiko izen-emateko zerrendako lagunei telefonoz deituta.

GARRANTZITSUA.- Itxaron zerrenda berria osatuko da, lehen txandakoa
ordezkatuko duena. 2018ko abenduaren 21ean oraindik itxaron zerrendan daudenek berriro deitu ahalko dute aurretiko izen-ematea egiteko.
Dagoeneko jardueretan parte hartzen ari eta horietan jarraitu nahi dutenek ez dute 012ra deitu beharrik, soilik irakasleak horretarako banatuko dien orria kiroldegiko atezaindegian entregatu behar dute.

GARRANTZITSUA

  • Borondatezko kirol jarduera hauetan izandako istripu edo lesioak, norberak duen aseguruaren kargu joango dira. EDOZEIN JARDUERA EGIN HAURRETIK MEDIKUARI GALDETZEA AHOLKATZEN DA.
  • Jardueren garapena gutxieneko kopuru batetara lotuta dago, eta gutxieneko kopuru hori beteko ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke. Txanda bakoitzaren hasieran baloratuko da baldintza hori betetzen den edo ez.
  • Igerileku estaliko ikastaro guztiak, Aranguren Ibarreko Kiroldegian abonatuak daudenentzat dira (hitzarmen edota gizarte babeseko egoerak salbu). Erroldaturik ez dauden abonatuek uretako jardueretan parte har dezakete baldin eta hutsune bat balego.
  • Haurtxoentzako igeriketa ikastaroetan guraso baten presentzia eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Halaber, haurtxoek uretarako pixoihal berezia eraman beharko dute.
  • Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute aldageletara sartzeko eta igerilekuko sarbidera ere heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ikastaroa bukatu eta gero, helduak leku horretan bertan jaso beharko du adin txikikoa. Gogorarazten da igerilekura sartzeko bainujantzia eta oinetako egokiak behar direla, baita uretako txanoa ere.
  • Haurren baten batek berari ez dagokion igeriketa-mailan izena eman badu, kanpaina behin hasita dagokion mailan kokatzeko ahalegina egingo da; bere mailan hutsunerik ez balego itxaron-zerrendan geratuko litzateke.
  • Haurrentzako igeriketa egiteko, maila berdineko talde batean baino gehiagotan izena eman daiteke, taldeak ongi betetzeko. Behin plazak esleituta, taldez aldatu nahi duen haurra aukeratutako taldeko itxaron-zerrendako azken postura pasako da.
  • Haurrentzako jardueretan (kirol eskolak eta haurrentzako igeriketa) %10eko deskontua aplikatuko zaie familia ugariko neska-mutilei. Horretarako, izena ematerakoan familia ugariaren txartela eraman beharko dute Kirol Zerbitzu- ra. Agiri hori gabe ez da deskonturik egingo.
  • 2018. urtean edo lehenago 65 urte bete dituztenek %50eko beherapena edukiko dute egitarau honetako jardueretan, 3. adinekoentzako gimnastikan izan ezik.
  • Behin plazak zozketaz esleituta, zerrendak Kiroldegian jendaurrean jarriko dira, eta onartutako pertsonek aste bateko epea izango dute BERRESPEN ORRIA helarazteko. Orri horretan ikastaroko kuotak kobratzeko kontu korron- te zenbakia agertuko da, edo bestela, orriarekin batera, Kiroldegiko harreran jasotako eta behar den entitatean ordainketa egin izanaren frogagiria ere helaraziko da.
  • Udalaren kirol jardueretan eta beraien erakustaldietan argazkiak edo bideoak egiten ahalko dira udal-za- balkundean erabiltzeko. Norbaitek bere irudia edo bere ardurapeko adingabeena ez badu erreproduzitua izatea nahi, Udalaren kirol zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du, 948 246 850 telefonora deituz edo ondorengo posta elektronikoan: kviedma@aranguren.es
  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Aranguren Ibarreko Udala jabe duen fitxategi informatiko batean jasoko direla 2018/19 ikasturteko kudeaketarako. Izen, abizen eta telefonoari buruzko datuak kontratu bidez Aranguren Ibarreko Udalarekin lotuta dagoen kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari jakinaraziko zaizkio kirol jardueren garapene- rako eta erabiltzaileekin harremanak errazteko. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo jarri nahi ez dituzula adierazteko eskubidea. Ezabatzeko eskubideak jardue- ran baja ematea eta zerbitzuaren desagerpena dakar (datuak jarduerako zerrendatik desagertuko bailirateke).

INFORMAZIO GEHIAGO:

UDAL KIROL ZERBITZUA
Udal kiroldegia 
Soto karrika z.g. Mutiloa
Telefonoa: 948 24 68 50

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X