[FINALIZADO]: Kirol jardueretan plaza libreak betetzeko aurreizenemateak (2.txanda) 2019/2020 ikastaroa

Udal Kirol Egitarauaren jarduerarako plaza libreak betetzeko aurreizenemateak Urtarrilaren 14 eta 15an izango da.

JARDUEREN PROGRAMA IKUSI


IZEN-EMATEAK:

Ondorengo telefonoetara deituz: 012 edo 948 012 012

Ordutegia: 8:00etatik 19:00etara

2019 urtarrilaren 14 eta 15an

Kirol jardueretako 2. lauhilabetekoa otsailaren 10ean hasiko da.

IZEN-EMATEKO PROZEDURA

Izen-ematea arintzeko, komunikatzaile bakoitzak soilik familia unitate bereko kideak inskribatu ahalko ditu. Deia egiterakoan ondorengo datuak eman beharko dira:

  • Jarduera (maila eta, hala izanez gero, euskarazko taldea izatea aukera daiteke, baina ez taldea edo ordutegia)
  • Jardueran parte hartu behar duen pertsonaren izena, abizenak, jaiotze data eta Nortasun Agiriaren Zenbakia (izango balu)
  • Parte hartzailea adin-gabea izanez gero, guraso edota tutorearen izenabizenak.
  • Helbidea, posta kodea eta telefono zenbakia (SMS bidezko oharrak errazteko, eskuko telefono baten zenbakia ematea eskertuko dugu)

PLAZAK BANATZEA

Jarduera bakoitzean libre dauden plazak esleitzeko ordena ezartzeko aurretiko izen-ematea egindakoen artean zozketa egingo da. Hasieran, zozketa ibarrean erroldatutakoen artean egingo da, ondoren erroldatuak ez baina instalazioetan abonatuak direnekin eta, azkenik, gainerakoekin.
Behin zozketa eginda, emaitzaren arabera ordenatutako pertsona guztien zerrenda jarriko da ikusgai.
Abenduan zehar igerileku estaliko jarduera eta igeriketa taldeen plazak beteko dira, eta urtarrilean gainerako jardueretakoak, aurretiko izen-emateko zerrendako lagunei telefonoz deituta.

GARRANTZITSUA.- Itxaron zerrenda berria osatuko da, lehen txandakoa ordezkatuko duena. 2019ko abenduaren 20an oraindik itxaron zerrendan daudenek berriro deitu ahalko dute aurretiko izen-ematea egiteko. Dagoeneko jardueretan parte hartzen ari eta horietan jarraitu nahi dutenek ez dute 012ra deitu beharrik, soilik irakasleak horretarako banatuko dien orria kiroldegiko atezaindegian entregatu behar dute.

GARRANTZITSUA

  • Borondatezko kirol jarduera hauetan izandako istripu edo lesioak, norberak duen aseguruaren kargu joango dira. EDOZEIN JARDUERA EGIN AURRETIK MEDIKUARI GALDETZEA AHOLKATZEN DA.
  • Igerileku estaliko ikastaro guztiak, Aranguren Ibarreko Kiroldegian abonatuak daudenentzat dira (hitzarmen edota gizarte babeseko egoerak salbu). Erroldaturik ez dauden abonatuek parte har dezakete baldin eta hutsune bat balego.
  • Haurtxoentzako igeriketa ikastaroetan guraso baten presentzia eta parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Halaber, haurtxoek uretarako pixoihal berezia eraman beharko dute.
  • Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute aldageletara sartzeko eta igerilekuko sarbidera ere heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ikastaroa bukatu eta gero, helduak leku horretan bertan jaso beharko du adin txikikoa. Gogorarazten da igerilekura sartzeko bainujantzia eta oinetako egokiak behar direla.
  • Uretako ikastaroetarako bainu-txanoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.
  • Haurrentzako jardueretan (kirol eskolak eta haurrentzako igeriketa) %10eko deskontua aplikatuko
    zaie familia ugariko neska-mutilei. Horretarako, izena ematerakoan familia ugariaren txartela eraman
    beharko dute Kirol Zerbitzura. Agiri hori gabe ez da deskonturik egingo.
  • 2019. urtean edo lehenago 65 urte bete dituztenek %50eko beherapena edukiko dute egitarau
    honetako jardueretan, 3.adinekoentzako gimnasian eta 3.adinekoentzako pilates izan ezik.
  • Udal Kiroldegian egiten diren jardueretan parte hartzen duten abonatu gabeko kirolariek instalazioetara sartzeko txartel bat eskatu behar dute. Aipaturiko txartelaren espedizioarengatik 4 euro ordainduko dira, gain 6 euro fidantza moduan ( fidantza bueltatuko da txartela itzultzerakoan,
    jardueran bukatu ondoren).
  • Behin partehartzea berretsitakoan ez da kuotarik itzuliko.
  • Datu Pertsonalak Bebesteko abenduaren 13ko 15/19999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki,
    jakitera ematen dizugu jasotako datuak Arangurengo Udala jabe duen fitxategi informatiko batean jasoko direla 2019/20ikasturteko kudeaketarako. Izen, abizen eta telefonoari buruzko datuak kontratu bidez Aranguren Ibarreko Udalarekin lotuta dagoen kirol zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari jakinaraziko zaizkio kirol jardueren garapenerako eta erabiltzaileekin harremanak errazteko. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu goriek eskuratu, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo jarri nahi ez dituzula adierazteko eskubidea. Ezabatzeko eskubideak jardueran baja ematea eta zerbitzuaren desagerpena dakar (datuak jarduerako zerrendatik desagertuko bailirateke).

INFORMAZIO GEHIAGO:

UDAL KIROL ZERBITZUA
Udal kiroldegia 
Soto karrika z.g. Mutiloa
Telefonoa: 948 24 68 50

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X