AipagarrienakDatozen jarduerakInformazio aipagarriaIzen-emateak indarreanKulturaUdal informazio orokorraUdal Informazioa
Trending

Labianoko Jaiak 2019 – Egitaraua

Abuztuaren 23tik 26ra 2019. urteko Labianoko jaiak ospatuko dira! Jarraian jaietarako egitaraua ikus dezakezu.

EKITALDIEN EGITARAUA

OSTIRALA ABUZTUA 23

  • 14:00etan Ibarreko 65 urte gorako pertsona helduen anaitasun bazkaria.
  • 16:00etan Argazki erakusketa Irulegi Euskara Taldeko 15. urteurrena dela eta. Udalbatza aretoan jaiak diharduten bitartean.
  • 19:00etan Suziria eta MUTILGAZTEAK TXARANGA-ren eskutik kalejira.
  • 22:30ean Herri afaria. Entsalada mixta, krabarrokako puddina, baratxuri eta ganba nahaskia, ajoarriero, txekor ragouta saltsan. Hojaldrezko tarta. Kafea, ogia, ardoa eta kopa. 27 euro. Txartelak salgai: Larrazkoan, abuztuaren 16ko arratsaldean eta abuztuaren 17 eta 18an.
  • 1etik 5’30etara Dantzaldiak AMETS taldearekin. Ostean gaupasa Larrazkoa Elkartean!!!
VIVE LAS FIESTAS EN IGUALDAD
Labianok ez du eraso sexistarik onartzen. Informazio gunea suziria baino lehen.

LARUNBATA ABUZTUA 24

  • 12:00etatik -14:00etara eta 16:30etatik 18:30etara Haur parkea: puzgarriak, karts eta F1 kotxe txikiak.
  • 14:00etan Bermuta.
  • 17:00etan Gazte eta helduentzako MUS txapelketa hasiera.
  • 19:00etan Erakusketa ermitan.
  • 19:30etatik 21:00etara ikuskizuna RONCHETI ANAIAK talderen eskutik.
  • 21:30ean Zezen suzkoa.
  • 22:00etan Herri afari autogestionatua karpan.
  • 00:30etatik 6:30etara  Dantzaldiak PABLITOMIX DJ eta Zumba Itziar Valls-en eskutik. Ostean gaupasa Larrazkoa Elkartean!!
Programa Voy y Vengo
VJoan ta etorri: Larunbata abuztua 24, irteera 00.30 Itzulera 07.00. Geltokiak: Aranguren, Santxiki/Eroski, C.P. San Pedro. Txartelen salmenta: Aranetxea

IGANDEA ABUZTUA 25

  • 12:00etan  Meza Nagusia.
  • 13:15ean Aranguren Ibarreko Erraldoien, Kilikien eta Gaiteroen Konpartsa. Amaieran, Larrazkoa Elkarteak antolatutako otamena.
  • 14:00etan MUS txapelketaren finalaurrekoa.
  • 18:00ean Pilota partidak. Aranpilota eta amaitzean haurrentzako bidezko merkatarizko txokolatada.
  • 19:00etan Erakusketa ermitan.
  • 19:00etatik 22:00etara. Dantzaldiak DAVID IBERO-ren eskutik.
  • 22:00etan Zezen suzkoa eta afari autogestionatua.
  • 00:00etan Karaokearen jarraipena Larrazkoa Elkartean.

ASTELEHENA ABUZTUA 26

  • 12:00etan Herriko gazteek antolatuta haurrentzako ohiko jokoak.
  • 15:00etan Herri Bazkaria. Kalderete eta paella. Izen ematea, Larrazkoan 24a baino lehen.
  • 17:00etan Herri barna kalejira BURRUNBA-ren eskutik. MUNDUKO FAMILIAZ  MOZORROTUTA ETOR ZAITEZ!!!!!
  • 17:30ean MUS txapelketaren finala.
  • 18:30ean Erakusketa ermitan.
  • 21:00etatik 22:00etara Dantzaldia AZABACHE taldearen eskutik
  • 22:00etan Zezen suzkoa.
  • 22:15ean MUS txapelketaren sari banaketa. Ondoren txistorra eta hirugiharra karpan.
  • 23:00etatik 2:00etara Jaien amaiera arte dantzaldia AZABACHE taldearen eskutik.


Antolatzailea: Labianoko jai batzordea. Babesleak: Aranguren Ibarreko Udala Laguntzailea: Labiano Kontzejua, Larrazkoa Elkartea eta Naturgunea

LABIANO HERRIKO BESTE URTETAKO JAIEN BIDEOAK IKUSI
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X