Mutiloako (Aranguren) ikastetxe berriaren aurrekontua 2,3 milioietan handitu da

Horretarako, Gobernuak Udaletxearekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa bat onartu du Gobernuak

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, 2018an Hezkuntzako Departamentua eta Arangurengo Udaletxearen artean Mutiloako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria eta bertan gimnasioaren ordez polikiroldegia izanen duen eraikina eraikitzeko sinatutako hitzarmena aldatzea erabaki du gaurko bilkuran akordio bidez. Horretarako, foru Exekutiboak urteko gehienezko 8.810.710 euroko (BEZ barne) gastua onartu du, obrak finantzatzeko, izan ere aurrekontua 2.390.660tan igo da.

Horrela, eraikin berria eraikitzeko eta ingurua urbanizatzeko lanen aurreikusitako kostua, gehienez, 5.208.533 eurokoa izanen da (BEZ barne) eta kiroldegiko lanen gehienezko kostua 3.048.959 eurokoa (BEZ barne). Kiroldegiko lanen kostua Udalak hartu du bere gain, baina merkatuko prezioetara egokitu beharraren ondorioz, inbertsioa ia milioi bat euro handiagoa izanen da hasierako aurrekontuaren aldean.

Akordio honek, bi erakundeek 2018ko abuztuaren 31n sinatu eta urte bereko abenduaren 5ean aldaturiko lankidetza-hitzarmenaren testua aldarazi du. Hortaz, aurrekontuaren goranzko aldaketa da, bi eraikinen kostuan izandako igoerara egokitzea xede duena.

Eraikuntza sektoreko prezioek gora egin dute sektoreko lan bolumenaren ondorioz, igoera horrek ez baitu ekarri inongo gehikuntzarik sektorean lanean dihardutenen kopuruan, gremioen prezioetan gorakada nabariak eraginez. Hain zuzen ere, horrexegatik gelditu zen esleitu gabe Iturengo obra, eta horregatik lortu da eskaintza bakarra Abartzutzako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berria eraikitzeko. Mutiloaren kasuan, Hezkuntza Departamentuak lehia bermatu behar du lizitazioa egiteko, bestela zalantzan geldituko litzateke ikastetxea 2020-2021 ikasturtean abian jartzeko asmoa.

Bestalde, lursailaren azalera handitu da ikastetxeak jolastoki zabalagoa izan dezan, eta horrek igoera ekarri dio Hezkuntza Departamentuaren inbertsioaren kostuari. Jolastoki berriak 150 metro koadro gehiago izanen ditu.

Gogoratu behar da Mutiloako ikastetxe publiko berriak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi hezkuntza-ildo oso izanen dituela, baita kiroldegi bat ere ikastetxearen eremuaren barnean, eskolako gimnasioaren ordez. Hitzarmenean jaso denez, ikastetxeak lehentasuna izanen du kiroldegia erabiltzeko eskola-ordutegiaren barnean, eta ordutegi horretatik kanpo, Arangurengo Udalak nahieran baliatzen ahalko du azpiegitura hori. Kiroldegia eraikitzeko lanak ikastetxe berriaren eraikuntzarekin batera eginen dira.

Source
diariodenavarra.es
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X