NAFARROAKO 21 TOKI ETA LURRALDEKO ENTITATE, 81 UDAL OSATZEN DUTENAK, ZAINKETEN ALDEKO KANPAINA BAT SUSTATZEKO ELKARTU DIRA

ARANGUREN IBARREKO UDALA   NAFARROAKO 20 TOKI ETA LURRALDEKO ENTITATEEKIN BATERA, 81 UDAL OSATZEN DUTENAK, ZAINKETEN ALDEKO KANPAINA BAT SUSTATZEKO ELKARTU DIRA

Entitate hauek guztira 81 udal osatzen dute eta 434.629 biztanle barne hartzen dute,  222.329  emakume eta 211.342 gizon.

Ondorengo toki entitateak:

Ablitaseko Udala, Berriozarko Udala, Burlatako Udala, Cintruénigoko Udala, Corellako Udala, Estella-Lizarrako Udala, Uharteko Udala, Orkoiengo Udala, Pamplona/Iruñako Udala, Ribaforadako Udala, Tafallako Udala, Tuterako Udala, Aranguren Ibarreko Udala, Atarrabiako Udala, Zizur Nagusiko Udala, ERDI ALDEko garapen partzuergoa, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko OGZen  Mankomunitatea. , Sakanako Mankomunitatea, Noiango OGZen Mankomunitatea, Ultzamako OGZen Mankomunitatea, Izarbeibarreko Mankomunitatea

Entitate guzti horiek, haien berdintasun zerbitzuetatik, zainketen balioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bateratua jarri dute abian. Kanpainaren lema  hau da: “LAS VIDAS AL CENTRO. BIZITZAK ERDIGUNERA”.

Covid-19ko krisiak berriz ere erakutsi du zainketa-krisi handi batean murgilduta gaudela; bizitzak ez daude erdigunean.

Pandemiak eragindako egoera berri horiek lehendik zeuden eta ibilbide luzea zuten genero-desberdintasunei gehitzen zaizkie. Gaur egungo egoerak lanaren sexu-banaketa eta genero-estereotipoak indartu ditu, eta emakumeak dira gehien bat zainketen ardura dutenak.

21 Tokiko Entitate hauek kanpaina bera argudioz josten duten irudi bat, lema bat eta adostutako adierazpen bat partekatzen dute.

Irudiaz eta lemaz gain, kanpainak visual thinking euskarria du.

“LAS VIDAS AL CENTRO. BIZITZAK ERDIGUNERA”  lemak zainketa-lanen garrantzia eta horien beharra ikusarazi eta dimentsionatu nahi ditu, bizitzak zentroan jartzearen eta erantzunkidetasunaren beharra. Era berean, lemak hainbat erpin biltzen ditu:

  • Bizitzaren jasangarritasuna. Bizitzaren jasangarritasuna politiken eta gure antolaketa-sistemaren erdigunean kokatzea, kapitala eta onura ekonomikoa erdigunean jartzen dituen egungo eredua ordezkatuz.
  • Bizitzari eusten dioten zainketa-lanei, ordaindutakoei zein ordaindu gabekoei, etab. balioa ematea. Haiek gabe (bai etxe barruan, bai kanpoan: osasun sistema, gizarte lana, elikadura…) ezin da ezer mantendu. Mundua gelditu egiten da. Bizitzari ikusezinetik eusten zaio. Lan ikusezin hori emakumeek egiten dute %80an.
  • Zainketa-lanen banaketa eta erantzukizuna familietan. Denbora mugatua da, eta pertsona guztiek hartu behar dute, batzuk besteen lanaren kontura aisialdi gehiago izan gabe. Familien, enpresen eta Estatuaren arteko erantzunkidetasuna behar da zainketek dakartzaten ardurei erantzuteko orduan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Mutiloa plaza z/g, Mutiloa (Aranguren Ibarra)
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. – Telefonoa: 948 151 382

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker