Bekak eta diru-laguntzakEuskaraInformazio aipagarriaUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea

www.elaide.eus euskaraz ikasten ari direnendako erreferentziazko webgune izatea bilatzen duen web orria.

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.

Baina zer esan nahi du Elaidek?

ELAIDE hitzak bi esanahi ditu, batetik, hizkera edo hizkuntza erran nahi du; eta, bertzetik, norbaitekin tratua duen pertsonari edo pertsona ezagunari egiten dio erreferentzia. Eta honek guztiak baduzu zentzua ELAIDEn.

Zer aurkituko dute sartzen direnek Elaiden?

Euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna bat, euskaraz ikasten ari direnei lagungarri izanen zaizkien informazio eta tresnekin.

Euskara ikasleentzako txokoa da Elaide.

Euskarara hurbildu nahi dutenendako, ikasketa prozesuan aurrera egin nahi badute, euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horiendako toki ezin hobea da ELAIDE. Egitasmo honen helburua da euskara eta euskal kultura euskara ikasleen eta berau ikasteko asmoa dutenen eskura paratzea, eta aberastasun hori konpartitzea; Elaide ikasketa prozesuan bidelagun izanen dute ikasleek.

Bertan aurkituko dituzte: informazio eguneratua eta interesekoa, euskarazko aktibitateen agenda, bi asteroko buletina, euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa, euskara ikasi eta praktikatzeko baliabideak, hainbat webgune eta proiektuetara estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, Euskaraldia, tokiko hedabideak, etab.).

INFORMAZIO GEHIADO EUSKARA ZERBITZUAN

  • Helbidea: Mutiloa Enparantza z/g, 1. solairua c.p. 31192 Mutiloa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 15 01 93
  • Posta Elektronikoa: euskera@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X