
NATURA GURE LEIHOTIK
Udaberriaz gozatzeko beste modu bat proposatzen dizuegu: gure leihotik.
Oso gustuko dugu kolektibo eta erakunde ezberdinek abian jarri duten ekimena, eta harekin bat egin nahi dugu. Balkoietatik, terrazetatik, leihoetatik eta abarretatik ikusten dituzuen naturako argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu. Orain, behatzeko denbora gehiago dugunez, lehen begiratzen ez genituen aldaketak eta xehetasunak ikus ditzakegu, eta haiek partekatu.
Bidali, mesedez, medioambiente@aranguren.es helbidera, iruzkin txiki batekin batera (aukerakoa), eta Facebook-en argitaratuko ditugu.
