
Aranguren Telebista guztion artean egiten dugu!! Aranguren Telebista izeneko sorkuntza eta ikaskuntza gune hau Aranguren Televisión – Aranguren Telebista Kultur Elkarteak sortu du. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, bere izpirituan sormenezko, informazioko eta aisialdiko edukiak sortzeko Aranguren Ibarreko bizilagunen parte-hartzea duena, eta, pertsona guztien artean, ikus-entzunezko munduan irakaskuntzak, ikaskuntzak eta baliabideak partekatzeko aukera eman nahi duena.
Gure telebista kanala eta gure webgunea espazio irekiak dira, zenbat eta parte hartze handiagoa eta anitzagoa, hobe. Gonbit egiten diegu abentura grafiko honetan parte hartu nahi duten, ikasi, irakatsi, proposamenak ekarri edo kezkak argitu nahi dituzten Aranguren Ibarreko pertsona guztiei; parte hartzeko, proiektuak iradokitzeko, grabazioak proposatzeko gonbita. Denentzako irekita gaude eta beti izango dira ongietorriak.
Hauek dira gaur egun lantzen ari garen proiektuetako batzuk. Horietako batean lagundu nahi duzu? Iradokizunak edo ekarpenak dituzu? Edozein laguntza ongi etorria izanen da!!