Sare Sozialen eta Smartphonen inguruko bi solasaldi antolatu ditu Aranetxeak

Aranguren Ibarreko Aranetxeak, gazteriaren etxeak, gazte eta helduei zuzendutako bi solasaldi antolatu ditu apirilaren 03an eta 12an burutuko direnak. Gaia: sare Sozialak eta Smartphone-ak.

Hezkuntza digitala: Smartphone eta Sare Sozialak

Smartphonen eta Sare Sozialen arriskuak zeintzuk diren eta prebentzioa nola landu daitekeen ikusten dugu (jakin gabe ematen dugun informatizo guztia, sexting eta sextorsioa, etengabeko lokalizazioa, iruzurrak, informazioa argazkietan, kontuak nola babestu…). Adingabekoei heziketa digitala eguneratua eta efektiboa emateko irizpideak ere eskeintzen ditugu (Guraso kontrolak, adin irizpideak…).

  • Data: Apirilak 3.
  • Ordutegia: 19:00tan.
  • Iraupena: 01:30 ordu.
  • Gurasoentzat zuzendutako tailerra.

Smartphone eta Sare Sozialak

Bazenekien argazkiak bost modu desberdinetan atera daitezkela Smartphonetetik? Legez kontrakoa dela sare sozialetan beste pertsonen argazkiak igotzea baimenik gabe? Urbildu zaitez argazki sinple batetik atera dezakegun informazio guztia ezagutzera. Hainbat teknika ezagutuko ditugu sare sozialetan babestuta egon ahal izateko. Animatu!

  • Data: Apirilak 12.
  • Ordutegia: 19:00tan.
  • Adinak: 2002 eta 2006 urteen artean jaiotakoak.
    Iraupena: 01:30 ordu.
  • Hitzaldian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

 

IZEN EMATEAK:

Martxoaren 25tik 29ra

Doan Aranetxean

Buletin honetako berri gehiago ikusteko

klikatu hemen

INFORMAZIOA: ARANETXEA

  • Helbidea: Nagusi Kalea 2Bis (Mutiloa)
  • Telefonoa: 948 237 558
  • Posta Elektronikoa: aranetxea@hotmail.com
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker