IngurugiroaUdal ArloakUdal InformazioaZerbitzu Iraunkorrak

Txakurrak aske paseatzeko eremuak Mutiloan

Mutiloan lorategi, parke eta berdegune asko ditugu, herritar guztien gozamenerako. Oso positiboki baloratuak izan dira beti. Bertara ere jende asko joaten da txakurra paseatzera.

Aranguren Ibarreko Udalak txakurrak aske ibiltzeko sei gune sortu ditu Mutiloan. Honen helburua izan da, batetik, oinezko eta txakurren arteko errespetuzko bizikidetza lortzea. Eta, bestetik, txakurren behar fisiologiko eta berezko jokaerari dagozkion beharrak asetzeko leku bat egokitzea.

Gune hauek esparru itxiak dira eta bertan txakurrak euren artean erlazionatu ahal dira eta beste txakur edo pertsonak molestatzeko arriskurik gabe .

Txakurrak aske ibiltzeko guneak Mutiloako erabilpen publikorako zenbait gunetan kokaturik daude: Ibaialde Pasealekuan, Mutiloako hilerri ondoan, Mugartea Parkean, Santxiki Pasealekuan eta Elobide Plazan.

Gune guztiek txakurren beharrizanetarako pipican gune bat dute, animaliek pixa eta kaka egiteko. Bankuak, zuhaitzak, iturria eta zaborrontzi bereziak ere izango dituzte. Segurtasunerako, esparru hauek 1,20 metroko hesi perimetral batez mugaturik daude.

Gainera, erabilera partekatutako 3 gune sortu dira. Bertan, txakurrak aske paseatu daitezke ordutegi hauetan: urria eta martxoa bitartean 19:30-8:00 ordutegian, eta apirilatik irailera 21:30-8:00 bitartean. Ordutegi hauetatik kanpo, txakur guztiak lotuta eraman beharko dira.

Gune hauek Ibaialde eta industria poligonoa banatzen dituen eremu berdean dago. Bestea, Irulegi mendiaren parkean, “Amma Mutilva”-raino. Bestea, Mutiloa Goiti zeneko hilerriaren inguruan dagoen parkean.

Jarraian, Aranguren Ibarreko Ingurugiro Teknikariak, (Guiomar Santamaríak) txakurrak aske pasiatzeko eremu hauei buruzko zehaztasunak ematen dizkigu Aranguren Telebistak egindako erreportaian.

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X