Udalekuak euskaraz: Izen emateak 2020

Udalekuak euskara beste modu batera bizitzeko aukera paregabea dira: lagun berriak, gozatzeko esperientzia eta giroa.

Ziurgabetasun egoera honetan egonik ere, uda iristen denerako normaltasuna berreskuratuta izanen dugulakoan, dagoeneko irekita dago zenbait udalekutan izena emateko epea. Ibarreko Euskara Zerbitzuak antolatzen diren Udalekuen bilduma hau egin du udan gure txikiek gehien behar izango duten horretaz gozatu ahal dezaten: natura, lagunak eta euskara.

Gogoan izan gure Udalak udaleku hauetan parte hartzen duten haur eta gaztetxoentzako diru-laguntzak eskaintzen dituela. Eskaerak egiteko epea irailean zehar egonen da irekita eta horien esleipenerako oinarriak honakoak izango dira:

Laguntzetarako oinarriak 2019

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: EUSKARA ZERBITZUA

  • Helbidea: Mutiloa Enparantza z/g, 1. solairua p.c. 31192 Mutiloa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 15 01 93
  • Posta Elektronikoa: euskera@aranguren.es
Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Close
Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X