Elkarte eta kolektiboakUdal Informazioa

[AMAITUTA] Udan Irulegi Munduan 2018. Erakutsi noraino eramaten duzun euskara aurten!

Irulegi Euskara Taldeak antolatutako Argazki Lehiaketa

Irulegui euskara Taldeak 2018. urte honetan Udako Argazki Lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Zure oporretan Irulegiko zapia zein kamisetaren argazkia egiteak saria izan dezake!

Erakutsi noraino eramaten duzun euskara aurten!

– Sartu Irulegiko zapia zein kamiseta zure maletan –  edo euskara eta gure ibarra erlazioan jartzen dituen edozein gauza.
–  Mendia, hondartza, igerilekua, toki bitxi bat, zure herriko jaiak…
– Argazkia atera – Argazkian, zuek agertu beharko duzue eta kamiseta edo zapia.
– Bidali argazkia zure datuekin: irulegieuskarataldea@yahoo.es helbidera, irailaren 1a baino lehen.
– Datuak: Izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta argazkian agertzen direnen izenak. 

Jasotako argazki guztiekin bideo polit bat egingo da eta gainera, originalena, 50 euroko bonoa jasoko du, liburu eta disko denda batean trukatzeko.

2017. edizioko argazki batzuk:

Tags
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Erlaziodun sarrerak:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Close

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker
X