[FINALIZADO]: 2019ko Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruko jarduerak (A25)
Aranguren Ibarreko Udala, lehenengo aldiz da “UDALAK, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO” kanpainaren sustatzaile.
Aurten hautatutako leloa ondorengoa da: “¡Muévete! Mugitu” eta gizonei deia luzatu nahi izan die.
Bidai honetan zehar gizon asko izan dira berdintasunaren aldeko aldarrikapenekin bat egin dutenak. Horregatik Azaroaren 25 honetan, gizonezkoei dei berezia luzatu nahi diegu, ez bakarrik mobilizatzen jarraitzeko, baizik eta batez ere emakumearen aurkako indarkeria desberdinen aurrean konplizitate-posizioetatik MUGITU eta oinordetzan jasotako pribilegioei uko egiteko.

Emakumeenganako indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak auzokide guztiak ondorengo jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu:

ELKARRATARATZEA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GAITZESTEKO.
12:30 Mutiloa Plazan
Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionalaren irakurketa.

13:00 Aranguren Ibarreko erabilera anitzeko gela
Azaroak 25 Emakumeenganako indarkeriaren desagerpenerako III. kontakizun laburren lehiaketa LEHIAKETAKO KONTAKIZUN LABUR IRABAZLEAREN IRAKURKETA ETA SARIEN BANAKETA.
MANIFESTAZIOA
20:00 Manifestazioa Iruñeko Gaztelu plazan
Deialdia: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA SEXISTAREN AURKAKO PLATAFORMA.
ARANGUREN IBARREKO UDALAK PERTSONA GUZTIEN BERDINTASUNA SUSTATZEN ETA DEFENDATZEN DU, eta oso bereziki gaitzesten ditu emakumeenganako indarkeria adierazpen guztiak, gure gizartean existitzen den genero bereizketa eta berdintasun ezaren adierazle direnak. Era berean, duen erantzukizun esparrutik indarkeria honen desagertzerako lan egiten jarraitzeko konpromisoa erakusten du eta egun hau dela eta antolatzen diren gaitzespen eta salaketa ekitaldi guztiekin bat egiten du.