[AMAITUTA] 2019ko udako HIRI KANPALDIRAKO Izen-emateak

Maiatzak 08tik 10era Aranguren Ibarreko Udalaren 2018 urte honetako Udako Hiri Kanpaldian izena emateko epea irekita egonen da.

JAITSI INFORMAZIOA (.pdf)

HIRI KANPALDIA 2019

ZER DA?

  • Haur eta gazteentzako zerbitzua da, aisialdiko baliabide batean parte hartzeko aukera ematen baitie.
  • Aranguren Ibarreko familientzako zerbitzua da, uda sasoiko denbora tarte batez euren familiako bizia eta lana bateratzeko aukera ematen baitu.

EGITARAUA

  • Gaikako tailerrak eta aisialdi eta kirol jarduerak garatuko dira zeharkako gaien lanketaren bitartez (kulturartekotasuna, ingurumena, baterako hezkuntza … etab).
  • Baldintza meteorologikoek aukera ematen badute, jarduerak igerilekuan egingo dira.
  • Hizkuntza-modalitatea:
    • Gaztelaniako taldea: egunero ingeleseko jarduera batekin.
    • Euskarako taldea: egunero ingeleseko jarduera batekin.
    • Ingeleseko taldea: jarduera guztiak ingelesez.

NORENTZAKO?

  • Aranguren Ibarrean erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko haur guztientzako (2007 eta 2018 urteen bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne).
  • Behar bereziak dituzten haurrak onartuko dira.

NOIZ?

  • Ekainaren 24etik 28ra.
  • Uztailak 15tik abuztuak 30ra (astelehenetik ostiralera, egutegiko jaiegunak errespetatuz).

NON?

  • Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoan.

ZEIN ORDUTEGIAN?

  • Jantoki zerbitzuarekin: 7:45etik 15:15era.
  • Jantoki zerbitzurik gabe: 7:45etik 14:00etara.
Sarrera 7:45etik 9:00etara egin ahalko da eta irteera, jantoki zerbitzurik gabe, 13:30etik 14:00etara, eta jantoki zerbitzuarekin, 14:30etik 15:15era.

ZENBAT DA?

  • Hiri kanpaldiaren prezioa ondorengoa da:
    • Haur bat: 50 € asteko.
    • Bi Haur: 87,50 € asteko.
    • Hiru haur: 115,62 € asteko.

Prezio hauek seme-alaba bat baino gehiago kanpaldian dituzten familien mesederako jarri dira.

  • Jantoki Zerbitzua AUKERAN:
    • Haur bakoitzeko asteko prezioa: 30 € (6 €/ eguna).
OHARRA: Prezioa proportzionalki doituko da, asteak jai egunen bat baldin badu.

NOLA?

  • Neska-mutilak taldeka banatuko dira hurrengo irizpideen arabera:
    • Adina:
      • A Taldea: 4-6 urte bitarteko taldea (2013-2014-2015 urteetan jaiotako haurrak).
      • B Taldea: 7-9 urte bitarteko taldea (2010-2011-2012 urteetan jaiotako haurrak).
      • C Taldea: 10-12 urte bitarteko taldea (2007-2008-2009 urteetan jaiotako. haurrak).
    • Hizkuntza modalitatea:
      • Gaztelania: egunero ingeleseko
        jarduera batekin.
      • Euskara: egunero ingeleseko
        jarduera batekin.
      • Ingelesa: jarduera guztiak ingelesez.

AURRE-INSKRIPZIOAK

  • Aurre-inskripzioa 012ra deituz egingo da, maiatzaren 08, 09eta 10an.
  • Familia unitate bakoitzak parte hartuko duen seme-alaba bakoitzeko aurre-inskripzio bat egingo du.
  • Hiri kanpaldiak iraungo dituen 8 asteetatik, familia bakoitzak gehienez 4 aukeratu ahalko ditu, jarraikoak izan behar ez dutelarik. Aukeratutako asteak gurasoentzako lehentasun hurrenkeraren arabera jarriko dira. Udalak, eskaera orokorraren arabera, bi aste bermatuko ditu.
  • Epez kanpoko izenemateak ez dira onartuko.

ZOZKETA

  • Familiek lehen postuan aukeratutako asteei lehentasuna emango zaie, beti aste bakoitzerako eskaera orokorraren arabera, aukeratutako asteetan aldaketak egon daitezkeelarik.
  • Maiatzak 15ean, asteazkenean, asteko izen emateen plaza kopurua gainditzen duten kasuetako zozketa egingo da. Goizeko 12:00etan, Aranguren Ibarreko udaleko Osoko Bilduren aretoan.
  • Maiatzak 17an, ostiralean, goizeko 12:00etan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira, eta SMSa bidaliko zaie familiei esleitutako aste kopurua eta ordaindu beharreko kopurua jakinaraziz.

ONARTUTAKOEN ORDAINKETA

  • Maiatzak 27an eta 28an:
    • 012ra deituz 8:00etatik 19:00etara (kreditu txartela bidezko ordainketa).
    • OGZko kontu korrontean sartuz. RURAL KUTXA: ES34 3008 0208 0527 0263 7428 (kontzeptuan haurraren izen-abizenak adierazi).

MATRIKULA

  • Ekainak 3tik 5ra (biak barne), Oinarrizko gizarte Zerbitzuan egingo da.
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara. OHARRA: 3an eta 4ean, 17:00etatik 19:00etara ere egongo gara.
  • Matrikula egiteko inprimakiak Udaleko webgunean jaitsi ahalko dira: www.aranguren.es, maiatzaren 24tik aurrera.
  • Beharrezkoa izango da:
    • Neska edo mutilaren karnet tamainako argazkia.
    • Haurra onuradun gisa agertzen den osasun txartelaren fotokopia.
    • Ordainagiria (OGZko kontu korrontean ordainketa egitea aukeratzen bada).
  • Familiaren batek ezarritako epean matrikula egingo ez balu, aurre-inskripzioa bertan behera utziko liezateke.
  • Asteko plazak beteko ez balira, ez da berriro izenemateko epea irekiko.
  • Udalarenak ez diren arazoak direla eta, familiaren batek matrikula egin ondoren baja ematen badu edo ez badu udalekuan parte hartzen, ez da ordaindutakoa itzuliko (ezinbesteko kasuetan izan ezik: haurraren edo horren guraso edo tutoreen ospitaleratze kasuak, adibidez).

 

AURRE-INSKRIPZIOAK:

MAIATZAREN 08tik 10ra
012ra DEITUZ
ORDUTEGIA 8:00 – 19:00

INFORMAZIO GEHIAGO:

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Aranguren Ibarreko Udala 
1. solairua Mutiloa Enparantza z/g Mutioa
Astelehenetik ostiralera. 9:00etatik-14:00etara
TLF: 948 15 13 82

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker