
[AMAITUTA] “A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako II. Kontakizun laburren lehiaketa”-n aurkezteko epea irekita
(literatura eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko aldarrikapenerako hitzordua)
A25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako II. Kontakizun laburren lehiaketa
Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuetako arloak A25-Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako II. Kontakizun Laburren Lehiaketa abiatu du. Horren helburua azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko eguna ospatzearekin batera, jendartea emakume eta gizonen arteko berdintasunarekiko sentsibilizatzea da; batez ere muturreko ezberdintasuna diren Genero Indarkeria bezalakoak salatu eta desagerrarazteko.
- Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 24tik
azaroaren 2raizanen da, biak barne. EPEA AZAROAREN 12ra ARTE LUZATU DA - Gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 kontakizun aurkeztu ahalko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
- Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, baita aurretik saritu gabeak ere.
- Parte-hartzeko bi kategoria ezartzen dira, bata 16 eta 18 urte bitartekoa eta bestea 18tik gorakoa.
- Kategoria bakoitzeko sari bat emanen da.
- Kontakizun laburra gazteleraz edo euskaraz aurkeztu ahalko da.
- Irabazten duten kontakizunak, azaroaren 25a dela eta Kultur Etxean egingo den saio berezian irakurriko dira.