[BIDEOA] Eremu Mistora sarrerako jaia
Joan zen Martxoak 30ean gure ibarra “EREMU MISTOAN” sartzea erabaki zen gehiengo osoarekin. Hizkuntz-eskubideak berdintzen dira, Euskara ikasi eta erabiltzeko dirulaguntzak zabaltzen dira eta apurka-apurka euskara normalizatzen da. Egoera berri hau oso aparteko kalejira batekin ospatu genuen, autobusez egindakoa…Goizean goiz eta gai-zerrenda estu batekin, gure ibarreko herriak korritu genituen albiste berri hauek jaitzeko. Geltoki bakoitzean primerako harrera izan genuen, eta guztietan gure lurraldetako tximista-gastronomiari (beste tokitan “fast food” deiturikoa) kontu ona eman genion: txistorra, patea, gazta, ardoa eta freskagarriei esker indarberrituak igotzen ginen autobusean, hurrengo herrira heldu eta berriz jaisteko… Egun “astun” hau Mutiloako tabernetan zehar “triki-poteo” batekin bukatu zen. Ondoren duzuen erreportaian hemen hitz egindako guztiari buruz gehiago ikusi dezakezue.