[BIDEOA] Hegazti harrapariak askatzea

Joan zen Uztailak 30an Ilundain Fundazioak eta Basanimalien Berreskurapen Zentroak 4 hegazti harrapari naturara itzuli zituzten, bertan haien sendabidea bukatuta zutenak. Hauek Nafarroako toki ezberdinetan zaurituak aurkitu zituen 112-ak.

Bi zapelatz arrunta, belatz gorri bat eta miru zuri bat aske utzi ziren Iruñerriko 50 umeren begiradapean, Ilundaingo Basetxe Eskolako elebidun landa-kanpaldian parte hartu zutenak.

Animaliei begiak estaltzen zaie askaketa iritsi arte, lasai egoteko. Estalkia kentzean eta bultzada ematean hegan egiten dute izualdiarengatik. Baina hontakoan bi belatz gorrietako bat bertan geratu zen, agian umeen ahots ilusionatuengatik ikaratuta, eta zentrora itzultzea beharrezkoa izan zen.

Alfonso Bañeres, Basanimalien Berreskurapen Zentroko albatariak esan zuen arabera, hegazti hauek zauri ezberdinekin sartzen dira zentrora, batzuetan txitoak baino ez direnean. “Ahalik eta gehien” indarberritu daitezen tratamendu bat ezartzen zaie eta “hegan egiten eta ehizatzen” ere irakasten zaie. Behin prest daudenean, aske uzten dira.

Bañeres-ek ere zaurituta dagoen hegazti bat ikustean 112-ra deitzearen garrantzia nabarmendu zuen: “Kasu hauetan egin behar dena 112-ra deitu eta bitartean animalia ez ukitu eta ez jaten eta ezta edaten ere ez ematea da. Ahal bada, toki lasai batean utzi behar da, erdi-itzalean, eta eskuak ondo babestu, moko eta atzapardunak baitira”.

Hemen duzue egun horri buruz egindako erreportaia!

BIDEOAREN AUKERAK:

YOUTUBE-n IKUSI
ESKATUIGUZU BIDEO HONEN KOPIA

LAUGUNDU IEZAGUZU HOBETZEN! UTZI ZURE IRITZIA ETA PARTEKATU!

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker