
[AMAITUTA] “BIZIKLETA IBARREAN” izena duen foro parte-hartzailea antolatu du Naturguneak
Moduetako edozeinetan (kirola egitea, aisia, ikastetxera edo lantokira joatea) edo, oro har, mugikortasun iraunkorraren alde egiteko, Ibarrean bizikleta erabiltzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu foro honetan parte hartzera. Hain zuzen, egungo egoera aztertzeko eta etorkizunekoa zehazteko hasiera izateko bidea emango du.
Urtarrilaren 29an izango da, 19:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan (San Pedro plazatik sartu behar da).