Euskaraldia

ZER DA EUSKARALDIA?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz hitz egin edo ulertzen dugun guztion artean euskara gehiago erabiltzeko egingo dugun 11 eguneko entrenamendua izango da.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

16 urtetik gorako herritarrok eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko, gutxienez euskara ulertu behar da.

 

NOLA EGINGO DUGU?

Bakoitzak 11 egun horietan hauetako zein rol hartuko duen erabakiko du.

Ahobizi:

  • Ulertzen dionari euskaraz egingo dio, hark euskaraz zein erdaraz erantzun.
  • Ezezagunei lehen hitza euskaraz egingo die.

Belarriprest:

  • Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta.
  • Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

IZENA EMATEA: Kultur Etxea (Eguzki pl.) • Aranetxea (K. Berria) • Euskara Zerbitzua (Mutiloa pl.)

ARANGUREN IBARREKO 11 PERTSONA HAUEK PARTE HARTZERA ANIMATZEN GAITUZTE

  • Edurne Goroskieta (BELARRIPREST)
  • Unai Monasterio (BELARRIPREST)
  • Andrea Lusarreta (AHOBIZI)
  • Jagoba Arrasate (AHOBIZI)
  • Iratxe García (BELARRIPREST)
  • Jesús Sukuntza (AHOBIZI)
  • Amaiur Moreno (AHOBIZI)
  • Juan Martínez de Irujo (BELARRIPREST)
  • Daniel González (BELARRIPREST)
  • Endika Osakar (AHOBIZI)
  • Lucía García (AHOBIZI)
[add_single_eventon id=”25476″ ev_uxval=”3″ lang=”L2″ etc_override=”no” ]
[add_single_eventon id=”25478″ ev_uxval=”3″ lang=”L2″ etc_override=”no” ]
[add_single_eventon id=”25554″ ev_uxval=”3″ lang=”L2″ etc_override=”no” ]

GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker