
[FINALIZADO]: Familian ikasteko tailer berriak 2019ko abenduan eta 2020ko urtarrilean.
Hauek dira datozen hilabeteetan Oinarriizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako tailerrak : “TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA SUSTATZEN” eta “FAMILIEN ESTRES KUDEAKETA: NOLA KUDEATU NIRE ESTRESA, ETA NIRE SEME-ALABEN ESTRESAREN KUDEAKETAN NOLA LAGUNDU”
1. “TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA SUSTATZEN”
Eguberriak hurbil ditugu. Beharbada zure seme-alabak mugikor edo Tablet bat izanen du opari… Ze mundu teknologikoa izanen du eskura opari honekin? Zer eduki izanen ditu eskura nire seme-alabak interneten bidez?
Haur eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialei buruz hitz egingo dugu: Instagram, YouTube, Snapchat Zer nolako sareak dira? Zertarako erabiltzen dira? Zer arrisku eta abantaila ditu sare horietako bakoitzak?
Datak: Azaroak 26 eta Abenduak 10 eta 17, astearteak.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa.
Emaleak: Ilundain Fundazioko hezitzaile espezializatuak. Tailerraren prezioa: 5 € /pertsonako. Doakoa GURASO ELKARTEko bazkideentzat.
“FAMILIEN ESTRES KUDEAKETA: NOLA KUDEATU NIRE ESTRESA, ETA NIRE SEME-ALABEN ESTRESAREN KUDEAKETAN NOLA LAGUNDU”
Gurasoen topagunea sortzea da helburua. Bertan, pertsona helduak estresera eramaten gaituzten emozio eta faktoreak landuko dira.
Modu berean, gure seme-alabentzako Hezkuntza Emozionala sustatuko da, hau da, beren sentimenduei errefortzu positiboa eta auto-estimaren bidez aurre egiten laguntzea.
Datak: Urtarrilak 15, 22, 29 eta Otsailak 5, asteazkenak. Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
DOAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA
Lekua: San Pedro Ikastetxe Publikoa.
Emalea: Lourdes Díez Hernández, familia terapeuta.
Tailerraren prezioa: 5 € /pertsonako. Doakoa GURASO ELKARTEko bazkideentzat.