
[FINALIZADO]: GURASO BAKARREKO FAMILIA AKREDITAZIOA
Guraso bakarreko familia gisa egiaztatzeak onura skalak, abantailak eta hobariak dakarzkie familiei. Egiaztatze horrek onura skalak dakartza, hala nola ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik egiten den kenkariaren gehikuntza (% 15etik % 30era) 2019. urteko zerga-ekitaldiko errenta-aitorpenean aplikatzen ari zirenen artean, edo zenbait tasa edo prezio publikoren edo tarifaren % 50eko salbuespena edo hobaria, Hezkuntza Sailaren menpeko irakaskuntza arautuetako ikastetxe publikoek tituluak, ziurtagiriak edo titulu-konpultsak luzatzea zergapetzen dutenak, adibidez.
NORENTZAT
- Guraso bakarreko familiak, kasu hauen arabera:
- Gurasobakarra,berakbakarrikErregistroZibilean inskribatutako seme-alabak dituena.
- Hildakoarenseme-alabakdituengurasoalarguna.
- Seme-alabenguraso-aginteabereabakarrikduen pertsona.
- Adingabeak familia-harreran dituen pertsona bakarra.
- Guraso bakarreko egoeran dauden familiak, kasu hauen arabera:
- Seme-alaben zaintza eta babespe esklusiboa duten gurasoetako bat, baldin eta familia-unitatearen diru-sarrerek Errenta Egokiaren bidezko Eskuratze- Nahikotasunaren adierazlea (SARA) halako 1,7 gainditzen ez badute.
- Berekarguraseme-alabakdituenpertsona,beste gurasoaren partetik genero-indarkeria jasan badu.
- Ardurapeanseme-alabakdituenpertsona,beste gurasoaurtebeterakoedogehiagorakoespetxean badago, betiere familia-unitatearen diru-sarrerek SARA adierazlea baino 1,7 aldiz handiagoak ez badira.
- Seme-alabekin bizi diren gurasoetako batek mendekotasun handia, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia aitortuta izatea, betiere familia-unitatearen diru-sarrerek SARA adierazlea baino 1,7 aldiz handiagoak ez badira.