[BIDEO] Olentzerori gure gutunak ematen dizkiogu

Joan den abenduaren 16an Labianoko enparantzan elkartu eta Olentzeroren bizilekuaren bila joan ginen mendian barna, Irulegi Euskara Taldeak antolatutako jarduera honetan. Olentzeroren postontzian bertan utzi nahi genituen hari idatzitako gutunak.

Botak jantzi eta mendian gora egin genuen. Ordu erdi baten ostean Olentzeroren txabolara heldu ginen. Tamalez bera ez zegoen bertan baina postontzia bertan zegoen, txakur eta ardi batzuren zaindaritzapean.
Sua piztuta zegoen, beraz, Olentzero gertu zebilen.

Txangoaren ostean, hamaiketako bikaina hartu genuen Labianoko Larrazkoa elkartean; egun hauetako freskoarekin oso ondo sartzen dira salda eta odolki zuria.

Une hori aprobetxatu genuen etxeko txikienei Olentzerori zer eskatu dieten galdetzeko. Ikusi erantzunak!

BIDEOAREN AUKERAK:

YOUTUBE-n IKUSI
VIMEO-n IKUSI ETA JAITSI

LAUGUNDU IEZAGUZU HOBETZEN! UTZI ZURE IRITZIA ETA PARTEKATU!

OLENTZERO-ri BURUZKO BIDEO GEHIAGO IKUSI
GEHIAGO IKUSI
Publicidad

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Erlaziodun sarrerak:

Back to top button

Adblock Detected

Please consider supporting us by disabling your ad blocker